Ekainaren 13an Zestoako udalak antolatzen dituen udaleku irekietako lan taldea ezagutzeko aukera izan genuen Txatxilipurdiko Berramesten lan taldeko kideok. Arratsalde osoan egon ginen beraiekin bilduta; parte hartzeaz hausnartzen, jolasten, hezitzaileek udalekuetan egiten duten lana balioan jartzen…

Haurren parte hartzea sustatzeko ibilbide polita dute egina Zestoan eta honetan jarri genuen fokua. Hezitzaile taldearekin batera paperetik jauzi egin eta udalekuetako egunerokotasunean parte hartzea sutatzeko estrategiak aurkitzen saiatu ginen. Egindako saiakerak gogoratu genituen, hezitzaileen begiradaz hitz egin genuen, haurtzaroaren kulturaz…

Lan talde indartsua ezagutu genuen, haurren hitza aintzat hartuko duena. Eskerrikasko ekipo!

WhatsApp Image 2019-06-18 at 09.13.42