Zerbitzuen katalogoa

“Aisia euskaraz” leloa gure eginaz, aisialdiarekin loturiko hainbat zerbitzu eskaintzen ditu Txatxilipurdi Elkarteak. Gune eta egitasmo ezberdinak kudeatzeaz gain hamaika jarduera eta ekimen antolatzen eta gauzatzen ditu Txatxilipurdik (prestakuntza eskaini, jaiak antolatu, jostailuak ekoitzi…).
Albisteak
- AZAROAK 15. GURASOLANDIA
Gurasolandia familiendako jolas parke bat da, haur eta helduen arteko aisialdi harremana sustatzeko gunea. Horretarako ekintza eta tailer ezberdinak egongo dira, familiartean ondo pasatuz, jolastuz, abestuz, parte hartuz, gozatuz, kontatuz ... gaitasunen eta hizkuntzaren transmisioa emanez.
- Haur eta gurasoentzat, fimo eta bitxigintza
Datorren larunbatean (azaroak 7) bitxigintza eta fimo tailerrean parte hartzeko aukera izango dute Arrasateko 3 eta 12 urte bitarteko haurrek eta hauen gurasoek. Bertan, fimoarekin lan egin ahal izango dute (pultserak, lepokoak, belarritakoak, figurak,..). Hitzordua Santamañako ludotekan izango da, goizeko 11:30etatik 13:30etara.
Lan poltsa
- Txatxilipurdin lan egin nahi duzu?
Bidali kurrikuluma
- Txatxilipurdiko dinamizatzaile
Tikilandian lan egin nahi duzu?

Faxa: 943 797 401
