Txatxilipurdi Elkarteak 9 urte daramatza Zaldibarko Zapatublai egitasmoa kudeatzen. Bertan, 3-12 urte bitarteko haurrak giro euskaldun batean ondo pasatzeko aukera dute balore desberdinak ere lantzen dituztelarik: errespetua, elkarbizitza, hezkidetza, lankidetza, haurren autonomia…

Egitasmo hau, hilean bi larunbatetan izaten da 16:00 – 19:00ak bitartean. Ekintza ezberdinak (adin, gogo eta haur bakoitzaren araberakoak), jolasak, irteerak… burutzen dituzte eta Urrian ekin zioten aurtengo ikasturteari. Kalean jolastu dugu, sukaldean saltsa-maltsan ibili gara, Euskararen egunerako txapak egin ditugu eta baita kalean banatu ere,…

Gure martxaren berri jakin nahi baduzue, hona hemen gure blogaren helbidea;  http://zapatublaizaldibar.blogspot.com.es/

Jarraitu dezagun jolasen bidez gozatzen!

Maiatza zapatublain 006