ZALDIBAR

Zaldibarko Gaztelekuan hezitzaile lanpostu bat bete behar da epe laburrean.

Lanpostuaren ezaugarriak:

  • Lan hezitzaile eta euskalduna burutu.
  • Nerabezaro garaian dauden gazteekin harremanak sortu.
  • Gaztelekuko dinamika kudeatu.

Beharrezkoa izango da:

  • Gutxienez, erdi edota goi mailako titulazioa izan beharko da.
  • EGA edo bere baliokide bat edukitzea.
  • Gaiarekin lotutako formazio ikastaroak izatea.

Kontutan hartuko da:

  • Begirale titulua izatea
  • Zaldibarkoa izatea
  • Ikasketak
  • Esperientzia
  • Talde lanean lan egiteko gaitasuna
  • Lanerako prestutasuna
  • Euskara Elkarte edo euskalgintzako beste erakundeetan izandako esperientzia
  • Herrigintzan izandako ibilbidea
  • Gidabaimena izatea

Eskaintzen den lanaldia:

  • Ordukako lanaldia
    • Esku hartze ez zuzena: astean zehar koordinazio bilera bat
    • Esku hartze zuzena: ostiral, larunbat eta igandean (17:00-20:30)
  • Kontratuaren iraupena: irailetik uztailaren erdialde arte

Aukeraketa prozedura:

  • Lan eskaintza deialdia:abuztuak 28, asteartea.
  • Aurkezteko epea: irailakĀ  6, osteguna.
  • Aurkeztu beharrekoa:
  • Elkarrizketak: irailak 10ean.
  • Lanean hastea: iraila erdialdean.