Bihar, uztailak 13, Txatxilipurdiko udalekuen 30.urteurrena ospatuko dugu.

Festa giroa izango dugu egun osoan zehar.

Alde batetik, Bilin-Bolonka, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1, 2. eta 3.mailakoak Monterronen izango dira.

Goizeko 11:00etan elkartuko gara eta sorpresa ugari izango dituzte bertan.

Bestalde, egun osoz (10:00-17:00 bitartean) LH4, 5 eta 6.mailakoak ekintza berezia izango dute: TxatxiTxef.

Osagai zehatz batzuekin bazkaria prestatuko dute Usaetxeko plazan eta udako bazkari erraldoi honetan ere ez da giroa faltako.

Musika, dantza, bazkaria, sorpresak…  eta nola ez, Txatxilipurdiko urteurreneko kamiseta eta biserarekin alaituko dugu eguna.