Udalekuetan apuntatzeko azken eguna maiatzaren 16an!
Adi haur eta guraso guztiak, Txatxilipurdirekin uda paregabe bat pasatu ahal izateko apuntatzeko azken egunak baitira. Oraindik lekua dago ondorengo udalekuetan:
Arrasateko udaleku irekietan (uztailaren 2tik 22ra Arrasateko auzo ezberdinetan): 2 urtetik 10 urtera arteko haurrentzat.- Askixuko udaleku itxiak (Getariako udaleku itxiak, uztailaren 8tik 15era): 10 urtetik 12 urtera bitarteko haurrentzat (Lehen Hezkuntza 4, 5 eta 6 mailentzat).
- Orioko udaleku itxien 1. txanda (uztailaren 1etik 11ra): 12 urtetik 14 urte arteko gaztetxoentzat (DBH 1 eta 2 mailak).
- Orioko udaleku itxien 2. txanda (uztailaren 11tik 21era): 12 urtetik 14 urte arteko gaztetxoentzat (DBH 1 eta 2 mailak).
- Kosta ala kosta (Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaldean, uztailaren 3tik 10era): 14 urtetik 16 urte arteko gaztetxoentzat (DBH 3 eta 4 mailak).
Animatu eta aprobetxatu aukera zoragarri hau uda ahaztezin bat igaro ahal izateko.
Informazio gehiagorako deitu Txatxilipurdira 943795446 telefonora edo jarri harremanetan gurekin web orriaren bitartez maiatzaren 16a baino lehen.
Eskuprogramak pdf formatuan:
Albisteak
- Udalekuetan apuntatzeko azken eguna maiatzaren 16an!
Adi haur eta guraso guztiak, Txatxilipurdirekin uda paregabe bat pasatu ahal izateko apuntatzeko azken egunak baitira. Oraindik lekua dago ondorengo udalekuetan:
- Txatxilipurdi Elkarteko 20 hezitzailek jolas kooperatiboei buruzko ikastaro bat jaso dugu
Apirilaren19an, egun osoz, Txatxilipurdi Elkarteko 20 hezitzailek jolas kooperatiboei buruzko ikastaro bat jaso dugu Arrasateko Pablo Uranga kalean dugun egoitzan Donostiako Kometa elkartearen eskutik.
Lan poltsa
- Txatxilipurdiko dinamizatzaile
Txatxilipurdirekin lan egin nahi duzu?
- Uztail honetarako planik bai?
Etorri Txatxilipurdiren Udalekuetara lanera!

Faxa: 943 797 401
