Txatxilipurdiko udalekuak direla eta, gaur irekiko da izen emate epea eta maiatzaren 12a arte izena emateko aukera egongo da.

Txatxilipurdiko bulegoan eman beharko da izena, edo eta  Txatxilipurdiko weg gunearen bitartez: www.txatxilipurdi.eus

 

Izena eman ahal izateko beste aukera bat, aste honetan eta Udaberriko oporren ostean jarriko ditugun informazio guneetan ere egongo da.

Informazio gune hauetan esku orriak jaso ahal izateaz gain, momentuan izena emateko aukera egongo da.

Informazio guneak hauek izango dira:

 

  • Apirilak 4 asteartea, Musakolako, San Antolin ikastetxe ondoan.
  • Apirilak 6 osteguna, Arrasateko herriko plazan.
  • Apirilak 25 asteartea, Arimazubin.
  • Apirilak 27 osteguna, Arbolapetan.

 

Arratsaldeko 16:15 – 18:00 bitartean egongo gara guneetan.