Txatxilipurdiko udaleku hezitzaile eta euskaldunetan izena emateko epea martxoaren 19an irekiko da eta maiatzaren 18an bukatuko da, bai irekietakoak eta baita itxietakoena ere.

Txatxilipurdi Elkartea udaleku irekiak antolatzen hasi zenetik 30 urte beteko dira aurten eta hau ospatzeko asmoa dugu 2-12 urte bitarteko haurrekin.

Haur eta gazteentzat eskaintza ezberdin eta interesgarri ugari proposatuko dizkiegu, baina batez ere, beraien proposamenak jaso eta bideratuz gauzatzen ahaleginduko gara

Jarraian adinaren araberako eskaintzak azalduko ditugu:

UDALEKU IREKIAK

Uztailaren 2tik 20ra izango dira udaleku irekiak. Arrasateko hiru gunetan izena emateko aukera egongo da urtero bezala: Musakola, erdigunean eta San Andresen.

Adinaren eta gunearen arabera osatuko dira taldeak, hauen jaiotze data kontuan izanik.

Azken urteetan egin izan dugun bezala, ekintza ezberdinetan taldeak nahasten saiatuko gara aberasgarriagoa iruditzen zaigulako elkarrengandik ikasi eta harremanak sustatzeko.

Adinaren arabera izendatuko ditugu taldeak:

* BILIN-BOLONKA: 2 urteko haurrak ( 2015. urtean jaioak.)

* BEIBILEKUAK: Haur hezkuntzakoak ( 2014 eta 2012 urte bitartekoak.)

* BIHURRIKEIXETAN:

- LH 1-3 bitartekoak ( 2011 eta 2009 urte bitartean.)

- LH 4-6 bitartekoak ( 2008 eta 2006 urte bitartekoak)

Ordutegia goizez 10:00etatik 13:00etara izango dute eta Lehen Hezkuntzako LH 1-3 bitartekoek arratsaldez ere parte hartzeko aukera izango dute 16:00etatik 18:00etara. Arratsaldeko ordutegia ordu erdi atzeratu dugu eguerdiko beroa ekidin eta lasai egoteko aukera eskaini nahian.

Aurten LH 4-6 bitarteko haurrei udaleku ezberdinak proposatu nahi izan dizkiegu eta hauek ordutegi ezberdina izango dute. Astean 2 egunez goizeko 10:00etatik arratsaldeko 17:00etara, eta beste 3 egunetan goizez 10:00etatik 13:00etara.

Zaintza zerbitzua egongo da, 9:00etatik 10:00etara bitartean printzipioz erdigunean bakarrik eta hezitzaileak arduratuko dira guneetara eramaten. Dena den, izena ematen duten kopurua eta adinaren arabera, aztertuko dugu auzoetan ere jartzea.

Izena emateko: Izen emate fitxa eta ordainagiria aurkeztu beharko dira. Kontuan izan, familia ugaria edo topakideko bazkide bazarete, %5eko deskontua izango duzuela. Bi baldintza hauek betetzen badituzue,%10eko deskontua izango duzue, beraz, diru sarrera egitean, deskontuak kontuan izanik egin beharko duzue (ordainketa haurraren izenean egin beharko da). Kasu hauetan agiriak ekarri beharko dituzue.

Aurrez adostutako ekintza batzuk:

v  Haur hezkuntza:

-          Astean ur egun bat izango dute erdigunean, eguraldiak laguntzen badu                     ( igerilekuak jarriko ditugun egunak)

-          Txiki festa

-          Udalekuetako jaia

-          Udalekuak 30 urte

-          Azken festa ( haurren parte hartzeaz)

v  Lehen hezkuntza LH 1-3:

-          Irteera bat izango dute ordutegia luzatuko zaielarik: 10:00etatik 18:00etara.

-          Osintxura gaua pasatzera joango dira.

-          Igerilekura irteera arratsaldeko 17:00ak arte.

-          Udalekuak 30 urte

-          Azken festa ( haurren parte hartzeaz)

v  Lehen hezkuntza LH 4-6:

-          Osintxura gaua pasatzera joango dira.

-          Kostaldera irteera

-          Mendi irteera

-          Igerilekura egun pasa

-          Txatxi- txef eguna

-          Udalekuak 30 urte

-          Azken festa ( haurren parte hartzeaz)

ASTEKAKO UDALEKUAK

Aurten ere asteka izena emateko aukera egongo da. Hiru adin tarte sailkatu ditugu eta adin tarte bakoitzean gutxienez 10 pertsonak izena eman beharko dute taldea osatu dadin.

Udaleku mota hau erdigunean bakarrik gauzatuko da.

Adin tarteen sailkapena hauxe da:

-          2015-2012 urte bitartean jaiotakoak.

-          2011-2009 urte bitartean jaiotakoak.

-          2008-2006 urte bitartean jaiotakoak.

 

UDALEKU ITXIAK

Udaleku itxiak adin tartearen arabera bereizten ditugu, eta lau udaleku itxi jartzen ditu aukeran Txatxilipurdi Elkarteak.

GOIZUETA (Zumimuxuko aterpetxean): LH-4, LH-5 eta LH-6. mailakoentzat, hau da 2008, 2007 eta 2006 urtean jaiotakoentzat.

Uztailaren 8tik 15era izango da. Aterpetxean lo eginaz, Nafarroako herri txiki eta euskaldunaz gozatzeko aukera.

25 plaza egongo dira.

ZINGIRA-ORIO:  DBH1 eta DBH2koentzat, 2005 eta 2004an jaiotakoak parte hartu ahal izango dute. Uztailaren 1etik 10era izango da eta 30 gazteentzat plazak egongo dira.

Kanpaldia eginaz, naturaz gozatzeaz gain, kostaldeko haize eta hondartzaz  disfrutatzeko.

OZAETA:  DBH1 eta DBH2koentzat, 2005 eta 2004an jaiotakoak parte hartu ahal izango dute. Uztailaren 1etik 10era izango da eta 30 gazteentzat plazak egongo dira.

Kanpaldia eginaz, lagun artean sormenari askatzen usteko leku paregabea.

KOSTA ALA KOSTA: Arabako Ozaeta herrian hasi  eta Zingirako kanpinean amaituko duguna. DBH3 eta DBH4koentzat, 2003 eta 2002an jaiotakoentzat izango da. 30 gaztek parte hartu dezaketen, udaleku ibiltaria izango da. Uztailaren 3tik 14ra.

 

Udaleku irekietan eta itxietan izen emateko aukera www.txatxilipurdi.eus webgunean ere izango da.