Udalekuak 2012
Txatxilipurdi elkartean, aurten ere uztailera begira udalekuak antolatzen gabiltza. Martxoaren 20an egingo dugu prentsaurrekoan aurkeztuko dugu aurtengo plangintza. Orio, zerain, kosta ala kosta. 10-16 urte bitarteko gazteek udaleku itxietan gozatzeko aukera izango dute! Udaleku irekiak ere prestatzen gabiltza. Informazio gehiagorako edo esku orriak e-mailez bidaltzea nahi izanez gero deitu gure bulagora 943795446.
USKARA ELKARTEON UDAKO ABENTURAK
Urtetik urtera, euskara elkarteok, elkarlanean esperientzia pilatzen gabiltza udalekuen antolkuntzan. 3.urtez jarraian antolatuko ditugu udako abenturak, eta uztailean gaztetxoek ahaztu ezineko esperientziak bizitzeko lanean gabiltza gogotsu eta ilusioz.
Udaleku itxietan, etxetik urrun eta egunerokotasunetik kanpo gazte eta hezitzaileek esperientzia berriak biziko dituzte; Lagunartean, euskaraz, ongi pasatuz, gauza berria ikasiz...
2012rako ere udaleku mota ezberdinak eskaintzeko lan egin dugu, Txikienak Zeraineko aterpetxean, 12-14koentzat kanpaldia eta nagusienentzat udaleku ibiltaria.
10-12 urteko gaztetxoek Zerainera joateko aukera izango dute. Goierriko eskualdean aurkitzen den herri txiki bat da eta bertan zabaldu berri duten aterpetxean gozatuko dugu beraiek eta naturak eskaintzen digunaz.
36 lagunentzako 9 eguneko bi txanda antolatu ditugu (uztailaren 3-11/11-19)
12-14 urte bitarteko gaztetxoek aldiz Txatxilipurdi elkarteak antolatzen duen Orioko/Aia kanpaldi arrakastatsueneko bi txanda izango dituzte aukeran. (uztailak 1-11/11-21). Aurtengo abenturak mila sorpresa ekarriko dizkigu!
14-16 urte bitarteko gazteek berriz, abentura izango dute zain, kosta ala kosta! Arabatik Gipuzkoara, mendiz mendi, non amaituko dugu aurten kosta ala kosta?
Informazio gehiagorako deitu Euskara elkarteetara.
Udan ikusiko dugu elkar, arantza artean masustak sortzen diren garaian!
.
Albisteak
- Udalekuak 2012
Txatxilipurdi elkartean, aurten ere uztailera begira udalekuak antolatzen gabiltza. Martxoaren 20an egingo dugu prentsaurrekoan aurkeztuko dugu aurtengo plangintza. Orio, zerain, kosta ala kosta. 10-16 urte bitarteko gazteek udaleku itxietan gozatzeko aukera izango dute! Udaleku irekiak ere prestatzen gabiltza. Informazio gehiagorako edo esku orriak e-mailez bidaltzea nahi izanez gero deitu gure bulagora 943795446.
- Arrasateko Udaleku irekiak
Arrasateko Udaleku irekien gaineko informazioa helarazten dizuegu.
Lan poltsa
- Txatxilipurdin lan egin nahi duzu?
Bidali kurrikuluma
- Txatxilipurdiko dinamizatzaile
Udalekutan lan egin nahi duzu?

Faxa: 943 797 401
