Udalekuak dira uda garaian aisiaz gozatzeko, egunerokotasunetik irtenda esperientzia berriak bizitzeko eta harreman berriak egiteko bitarteko aproposak.

2021. urteak ekarri dizkigun zailtasun eta erronkez jabetuta, Euskal Herriko nerabeei Udaleku itxiak eskaintzeko urratsa eman dugu Txatxilipurdin; euskaraz, naturaz, sormenaz, bizikidetzaz eta elkartasunaz, talde lanaz … bustitako oporraldi ahaztezin bat merezi dutelako.

Nori zuzendua?

9 eta 16  urte bitartekoei.

Udalekuen deskribapena:

2021eko Udaleku itxiak uztailaren 3tik 10era bitarte gauzatuko dira, Garaion Sorgingunean (Ozaeta, Araba). Aste beteko kanpaldia izango da etxalde zoragarri horretan egingo duguna.

Hiru adin tarte ezberdinek osatuko dute udaleku itxi hau eta adin tarte bakoitzak bere herrixka propioa izango du Sorgingunean (lo leku, elkargune eta jolas eremu propioaz osatua). Udalekuak abenturaz beteta eta giro goxoan pasatzea nahi ditugu. Elkar zaintza izango da ardatz garrantzitsuetako bat eta udalekuetan parte hartuko dugun kideon hitza kontuan izanik adostuko dira ekintzak.  

Plaza mugatuak izango dira udaleku bakoitzean: 20 pertsona.

Adinaren arabera izendatuko ditugun taldeak hauek dira:

AIZKOMENDI HERRIXKA:

- LH 4, 5 eta 6 mailak, 9-12 urte bitartekoak (2009-2010-2011 urteetan jaiotakoak)

Aizkomendi_info

Aizkomendi informazioa jeitsi

 

GEBARA HERRIXKA:

- DBH 1eta 2 mailak, 12-14 urte bitartekoak  (2007 eta 2008 urteetan jaiotakoak)

Gebara_info

Gebara informazioa jeitsi

 

SORGINETXE HERRIXKA:

- DBH 3 eta 4 mailak, 14-16 urte bitartekoak ( 2006 eta 2005 urteetan jaiotakoak)

Sorginetxe_info

Sorginetxe informazioa jeitsi

 

Izen-ematea:

Txatxilipurdiko udaleku itxietan izena emateko epea apirilaren 26an irekiko da eta  maiatzaren 21an bukatuko da. On-line bidez jasoko dira izen emateak:

- Txatxilipurdiren webgunean: www.txatxilipurdi.eus “Udalekuen izen ematea” atalean.

- Apirilaren 26an zabalduko den QR kode baten bitartez.

*Maiatzaren 10era arte arrasatearrek izango dute lehentasuna. Egun horretatik aurrera Euskal Herriko txoko ezberdinetako lagunek eman ahalko dute izena.

Kontuan izan, familia ugaria edo AEDko bazkide direnak, %5eko deskontua izango dutela. Bi baldintza hauek betetzen badira,%10eko deskontua egingo da. Beraz, diru sarrera egitean, deskontuak kontuan izanik egin beharko da (ordainketa gaztearen izenean egin beharko da). Kasu hauetan agiriak aurkeztu beharko dira.

Edozein zalantza izanez gero, Txatxilipurdira deitu eta argituko ditugu zalantzak.