Udaleku Irekiak

Udaleku irekiak 3 eta 10 urte bitarteko haurrentzat dira, Arrasaten bertan burutzen direnak. Udaleku hauek herriko gune ezberdinetan burutzen dira, bai erdigunean bai auzoetan.

Ekimenaren helburua, Txatxilipurdiko ekimen ororena bezala, euskararen erabilera sustatzea da. Halere, horrez gain, beste hainbat helburu ere jorratzen ditugu eta horren adibide dira hezkidetza, kulturartekotasuna… Horrez gain Euskal Herria ezagutzea da udalekuen beste helburuetako bat, irteera ezberdinak egiten dituztelarik haurrek.

Albisteak

  • Udalekuak 2013

    Txatxilipurdi elkartean, aurten ere uztailera begira udalekuak antolatzen gabiltza. Orio, zerain, kosta ala kosta, garaiOn.  10-16 urte bitarteko gazteek udaleku itxietan gozatzeko aukera izango dute! Udaleku irekiak ere prestatzen gabiltza. Informazio gehiagorako edo esku orriak e-mailez bidaltzea nahi izanez gero deitu gure bulagora 943795446.

  • Arrasateko Udaleku irekiak

    Arrasateko Udaleku irekien gaineko informazioa helarazten dizuegu.

Lan poltsa