Txatxilipurdiko udaleku hezitzaile eta euskaldunetan izena emateko epea martxoaren 16an irekiko da eta maiatzaren 8an bukatuko da udaleku ireki zein itxietan.

2 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat eskaintza ezberdinak eta beraien nahietara egokituak izango direnak eskaintzen saiatuko gara. Eraikinetatik kanpo, kale zein naturako espazio ezberdinak izango dira gure udalekuen kokalekuak.

KARTELA IREKIAK_WEBORRIA

UDALEKU IREKIAK

Ekainaren 29tik uztailaren 17ra izango dira udaleku irekiak. Arrasateko hiru gunetan izena emateko aukera egongo da urtero bezala: Musakola, erdigunean eta San Andresen.

Adinaren eta gunearen arabera osatuko dira taldeak, hauen jaiotze data kontuan izanik.

Azken urteetan egin izan dugun bezala, ekintza ezberdinetan taldeak nahasten saiatuko gara aberasgarriagoa iruditzen zaigulako elkarrengandik ikasi eta harremanak sustatzeko.

Adinaren arabera izendatuko ditugu taldeak:

* BILIN-BOLONKA: 2 urteko haurrak eta Haur hezkuntzakoak ( 2017-2014 urte bitartekoak.)

* BIHURRIKEIXETAN: LH 1-3 bitartekoak ( 2013 eta 2011 urte bitartekoak.)

* EROKEIXETAN:  LH 4-6 bitartekoak ( 2010 eta 2008 urte bitartekoak)

Ordutegia goizez 10:00etatik 13:00etara izango dute eta Lehen Hezkuntzako LH 1-3 bitartekoek arratsaldez ere parte hartzeko aukera izango dute 16:00etatik 18:00etara.

LH 4-6 bitarteko haurrek, iaz bezala udaleku ezberdinak proposatu nahian, honako ordutegia izango dute: Astean 2 egunez goizeko 10:00etatik arratsaldeko 17:00etara eta beste 3 egunetan goizez 10:00etatik 13:00etara.

Zaintza zerbitzua egongo da, 9:00etatik 10:00etara bitartean printzipioz erdigunean bakarrik eta hezitzaileak arduratuko dira guneetara eramaten. Dena den, izena ematen duten kopurua eta adinaren arabera, aztertuko dugu auzoetan ere jartzea.

Izena emateko: Izen emate fitxa eta ordainagiria aurkeztu beharko dira. Kontuan izan, familia ugaria edo AEDko bazkide direnak, %5eko deskontua izango dutela. Bi baldintza hauek betetzen badira,%10eko deskontua egingo da. Beraz, diru sarrera egitean, deskontuak kontuan izanik egin beharko da (ordainketa haurraren izenean egin beharko da). Kasu hauetan agiriak ekarri beharko dira.

 

ASTEKAKO UDALEKUAK

Asteka izena emateko aukera egongo da. Hiru adin tarte sailkatzen ditugunez, adin tarte bakoitzean gutxienez 10 pertsonak izena eman beharko dute taldea osatu dadin.

Udaleku mota hau erdigunean bakarrik gauzatuko da.

Adin tarteen sailkapena hauxe da: 

  • - 2017-2014 urte bitartean jaiotakoak.
  • - 2013-2011 urte bitartean jaiotakoak.
  • - 2010-2008 urte bitartean jaiotakoak.

 

Udalekuen inguruko informazio gehiagorik behar izanez gero deitu Txatxilipurdi Elkartera 943 79 54 46