Udako aisialdi eskaintzako bigarren asteari eman genion atzo bukaera. Bi aste hauetan, eguraldi euritsu zein eguzkitsua izanik, askotariko ekintzak burutzeko aukera izan dugu. Arrasateko gune ezberdinak esploratu ditugu haur eta familiekin batera.

Eskaintzaren hirugarren eta azken asteko guneak zeintzuk izango diren plazaratzekounea iritsi da.

web orrirako

Uztailaren 20tik 22ra, ondorengo Arrasateko guneetan izango gara:

1.GUNEA:

- Eguzkia bada: Musakolako astoaren parkea

- Euria bada: Altamiran

2.GUNEA:

- Eguzkia bada: Txaeta kalea

- Euria bada: Txaeta kalea

3.GUNEA:

- Eguzkia bada: Aldai parkea

- Euria bada: Aldai parkea

4.GUNEA:

- Eguzkia bada: Goikobalu, Santa Barbara

- Euria bada: Gazteluondoko goiko frontoia

5.GUNEA:

- Eguzkia bada: Usaetxe plaza

- Euria bada: Usaetxe plaza

Uztailaren 23an gune bakarrean egongo gara:

GUNE BAKARRA:

- Eguzkia bada: Goikobalu Santa Barbara

- Euria bada: Goikobalu Santa Barbara (aterkiarekin)

EHE eta TTAK ekin elkarlanean, Euskararen ginkana antolatuko dugu.

* Egun honetan ere 15eko taldeak sortuko ditugu guztira 5 talde osatu arte.

Elkar zaintzeko momentua da, errespetatu ditzagun arau eta neurriak, eskaintzarekin aurrera jarraitzeko beharrezkoak izango baitira.


Eskaintzaren inguruko informazioa:

ZER DA?
- Dinamizatutako haurrentzako ekintza irekiak.
- Bertan parte hartzeko ez da izena eman beharko eta dohainik izango da.

NORENTZAT?
- 2-12 urte bitarteko haurrentzat.
- 5 talde osatuko dira eta talde bakoitza gehienez 15 pertsonaz osatuta egongo da, 2 hezitzaile barne. (Haurren arduradunak ez dira kontatuko).
- Taldeak egunero haurrak iritsi ahala osatzen joango dira.
- Ekintza guztietan parte hartzeko, haurrekin batera arduradun bat egon beharko da eta momentu oro, arduradunak izango du haurraren erantzukizuna.

NON?
- Egun bakoitzean Arrasateko 5 gune ezberdinetan burutuko dugu eskaintza, gune bakoitzean talde bat egongo delarik.

NOIZ?
- Eskaintza 3 astez emango da, astelehenetik ostegunera, 11:00-13:00ak bitarte.
1. astea uztailak 6-9
2. astea uztailak 13-16
3. astea uztailak 20-23

OHARRAK:
- Covid-19 ari dagokion sintomarik izanez gero, ezingo da ekintzetan parte hartu. (sukarra, arnasa hartzeko zailtasunak, estula…)

- Ekintzetara hurbiltzen diren haur, eta senide orok, etxetik ekarri beharko du tenperatura hartuta.

- 2 metroko distantzia bermatu ezin daitekeen ekintzetan, maskarila erabiltzea derrigorrezkoa izango da 6 urtetik gorakoentzako. Bakoitzak maskarila etxetik ekarri beharko du.

- Eskuak garbitzea derrigorra izango da ekintza burutu aurretik, bitartean eta bukaeran. (Eskuak garbitzeko hidrogela Txatxilipurdik jarriko du.)

- Txatxilipurdi Elkartetik, COvid-19a dela eta, indarrean dauden osasun neurri guztiak bermatzen saiatuko gara. Hala ere, parte hartzaile ororen konpromisoa beharrezkoa izango da neurri guzti hauek osotasunean bermatu ahal izateko. Guk jarritako neurriak bete ezean, guraso edo tutore legalen erantzukizuna izango da.