Udako aisialdi eskaintzako lehenengo asteari eman genion atzo bukaera. Lehenengo aste honetan, ekintza ezberdinak egiteko aukera izan dugu. Haur eta familiekin batera, Arrasateko gune ezberdinak jolaserako hartu ditugu eta kolorea atera diogu herriari!!!

Eskaintzaren bigarren asteko guneak zeintzuk izango diren plazaratzekounea iritsi da.

Uztailaren 13tik 15ra, ondorengo Arrasateko guneetan izango gara:

1.GUNEA: 

- Eguzkia bada: Musakolako astoaren parkea

- Euria bada: Altamiran

2.GUNEA:

- Eguzkia bada: Txaeta kalea

- Euria bada: Txaeta kalea

3.GUNEA:

- Eguzkia bada: Aldai parkea

- Euria bada: Aldai parkea

4.GUNEA:

- Eguzkia bada: Goikobalu, Santa Barbara

- Euria bada: Gazteluondoko goiko frontoia

5.GUNEA:

- Eguzkia bada: Usaetxe plaza

- Euria bada: Usaetxe plaza

Uztailaren 16an gune bakarrean egongo gara:

GUNE BAKARRA:

- Eguzkia bada: Goikobalu Santa Barbara

- Euria bada: Jokin Zaitegi plazan

AGAKO rekin elkarlanean,  serigrafia tailerra antolatuko dugu.

Norberak bere kamiseta ekarri beharko du eta serigrafiatzeko erabiliko den tinta, beltza izango da.

* Egun honetan ere 15eko taldeak sortuko ditugu guztira 5 talde osatu arte.

web orrirako

Elkar zaintzeko momentua da, errespetatu ditzagun arau eta neurriak, eskaintzarekin aurrera jarraitzeko beharrezkoak izango baitira.

 

Eskaintzaren inguruko informazioa:

ZER DA?
- Dinamizatutako haurrentzako ekintza irekiak.
- Bertan parte hartzeko ez da izena eman beharko eta dohainik izango da.

NORENTZAT?
- 2-12 urte bitarteko haurrentzat.
- 5 talde osatuko dira eta talde bakoitza gehienez 15 pertsonaz osatuta egongo da, 2 hezitzaile barne. (Haurren arduradunak ez dira kontatuko).
- Taldeak egunero haurrak iritsi ahala osatzen joango dira.
- Ekintza guztietan parte hartzeko, haurrekin batera arduradun bat egon beharko da eta momentu oro, arduradunak izango du haurraren erantzukizuna.

NON?
- Egun bakoitzean Arrasateko 5 gune ezberdinetan burutuko dugu eskaintza, gune bakoitzean talde bat egongo delarik.
- Uztailaren 10an zabalduko dugu uztailaren 13tik 16ra eskaintza burutzeko guneak zeintzuk izango diren.

NOIZ?
- Eskaintza 3 astez emango da, astelehenetik ostegunera, 11:00-13:00ak bitarte.
1. astea uztailak 6-9
2. astea uztailak 13-16
3. astea uztailak 20-23

OHARRAK:
- Covid-19 ari dagokion sintomarik izanez gero, ezingo da ekintzetan parte hartu. (sukarra, arnasa hartzeko zailtasunak, estula…)

- Ekintzetara hurbiltzen diren haur, eta senide orok, etxetik ekarri beharko du tenperatura hartuta.

- 2 metroko distantzia bermatu ezin daitekeen ekintzetan, maskarila erabiltzea derrigorrezkoa izango da 6 urtetik gorakoentzako. Bakoitzak maskarila etxetik ekarri beharko du.

- Eskuak garbitzea derrigorra izango da ekintza burutu aurretik, bitartean eta bukaeran. (Eskuak garbitzeko hidrogela Txatxilipurdik jarriko du.)

- Txatxilipurdi Elkartetik, COvid-19a dela eta, indarrean dauden osasun neurri guztiak bermatzen saiatuko gara. Hala ere, parte hartzaile ororen konpromisoa beharrezkoa izango da neurri guzti hauek osotasunean bermatu ahal izateko. Guk jarritako neurriak bete ezean, guraso edo tutore legalen erantzukizuna izango da.