Urtearekin batera badator TXIKILANDIA 2019, urteroko esentzia beraz baina nobedadez josita.

27 urteko ibilbide luzea duen egitasmoak ez du galdu bere esentzia! Aurten ere, zuekin eta Euskaraz, gabonetako oporralditxo hauetan ederto pasatzeko eta gauza ugariz gozatzeko asmoarekin gatoz. Ezin ahaztu jolasa eta Euskara direla gure ardatz eta hortik, datorkigu aisialdia hezitzailea gauzatzeko eta amesteko grina.

 

2019ko Txikilandia urtarrilaren 2an, 3an eta 4an ospatuko dugu. Hona hemen prestatutako egitaraua:

URTARRILAK 2

Igerilekuan emango diogu hasiera Txikilandia 2019 egitasmoari eta bi gune izango ditugu. Igerileku handian puzgarriak izango dira haurren gozamenerako eta 11:00etatik 12:00etara ur jolas dinamizatuak ere. Igerileku txikian berriz, 0-6 urte bitarteko haurrei eta beraien laguntzaileei egokitutako jolasak izango dira. Ur parkea 10:30etatik 13:30etara egongo da zabalik.

Arratsaldean, Uarkapaera mugituko gara eta bertan rokodromoa, photocall-a, esperimentazio gunea, gazte gunea, ipuin txokoa, puzgarriak…

URTARRILAK 3

Goiz eta arratsaldez: Uarkapeko parkean egongo gara, goizez 10:30-13:30 eta arratsaldez 17:00-20:00 bitartean.

URTARRILAK 4

Goizez 10:30-13:30 arratsaldez 17:00-18:30. 18:30 IRRIAK PLAZA-ra ikuskizuna egongo da Uarkapeko pilotalekuan, Martinber eta Tiritatxo izango ditugu gurean.

EGUNERO

12:00 etan eta 18:00etan Ipuin kontaketa eta karaokea egongo dira. Ipuin kontaketa gune lasaian eta karaokea kantxa nagusian.

Produktu ezberdinen zozketa ere egingo da egunero, 18:30tan, sarreran erantzun dituzten galderak egin ostean produktu ezberdinen zozketan sartuko dira haur eta gazteak, herriko komertzio eta enpresek emandako produktuak zozketatuko ditugu.

Aurten gainera berrikuntza ezberdinak ere ekarriko ditu Txikilandiak.

IGERILEKUA ETA ROKODROMOA:

Igerilekuan 11:00etatik 12:00etara jolas gidatuak izango dira bai igerileku txikian bai igerileku handian. Rokodromoan ere jolas gidatuetan aritzeko aukera izango da.

IPUIN TXOKOA eta ESPERIMENTAZIO TXOKOAK:

Aurreko urtean bi txoko hauei emandako eraldaketak izandako arrakasta eta balorazio positiboa kontuan izanda, aurtengoan aurreko urteko planteamendua egonkortzearen eta osatzearen alde egin dugu.

Beraz aurreko urtean bezala, ipuin txokoan irakurketaz eta goxotasunaz gozatzeaz aparte, ipuinari loturiko tailertxo ezberdinak izango dira haurren sormena lantzeko.

Esperimentazio guneei dagokienean aurtengoan  ere gune honek bi azpigune izango ditu. Gune batean material naturalez eginiko jostailuekin gozatzeko aukera izango da. Bestean aldiz, egun bakoitzean material ezberdin bat izango da eta hori erabiliz jolasteko gauzak sortu beharko dituzte.

GAZTELANDIA:

Aurtengo berritasunen barruan, nerabeen eskaintza indartzearen alde egin dugu apustu. Horretarako, 3 egunetan zehar balio anitzeko espazioa (mahai jolasak, aldizkariak, ping-pong,…) eskaintzeaz aparte, egunero zenbait ekintza berezi egongo dira denbora tarte zehatz batzuetan. Esaterako, sukaldaritza hondoratua, Xumba tailerra, Mihi bero erraldoia, itxiera jaia etab…

MERIENDA OSASUNGARRIA:

Haurren elikaduraren garrantzia eta aurreko urteko arrakasta kontuan izanda, aurreko urtean U-3ko arratsaldean eskaini zen merienda osasungarria aurtengoan 3 arratsaldetan izango dugu Txikilandian.

PARKOUR GUNEA:

Herriko nerabe zein haurren artean oso zabaldua dagoen modalitateari eskainiko diogu tartea gure kantxa nagusian. Zirkuitua diseinatzerako orduan herriko gazte zerbitzuetan erabiltzaile gisa ari direnen laguntza izango dugu  gune hau beraien irudimen eta esperientziaz aberastu. Gune hori adin ezberdinetako erabiltzaileei egongo da zuzendua.

BONOEN PREZIOAK

1-3 urte bitarteko haurrentzat – 5.5 euro

4-12 urte bitarteko haurrentzat – 9 euro

SARREREN PREZIOAK

1-3 – 3 euro

4-12 – 4 euro

IKuskizunera sartzeko prezioa 4 euro

topakide eta familia ugariko kideek 0.5 euroko deskontua izango dute, hau baieztatzen duen agiria erakutsita.

 

Hedabideetako notizien lotura:

https://goiena.eus/arrasate/1545843034437-berrikuntzaz-beteta-dator-txikilandia-2019

http://mondraberri.com/mondraberri/contenidos.item.action?id=9568350&menuId=4732272&onlypath=true