Martxan gaude jada, badator 27.ikasturtea Txatxilitarrontzat!!!

Urtero legez, iraila hasieran burutzen dugun elkarteko mintegian izan gara aste honetan. Ozaetako GaraiOn Sorgingunean eman ditugu bi egun. Aurtengo mintegian, bizitzen ari garen ezohiko egoera kontuan hartuta, aldaketak burutu behar izan ditugu. Hortaz, talde txikiagoetan elkartu behar izan gara, egunak ere bereiztuz. Hala ere, hau ez da oztopo bat izan guretzat eta osasun neurriak bermatuz, talde izaera eraiki, hausnartu, partekatu eta ikasturteko norabidea finkatzeko balio izan digu. Tartean, Covid 19ak gure bizitza zein lanean nola eragin duen aztertzeko aukera izan dugu. Horrez gain, elkartearen bueltan ematen ari diren esperientzia ezberdinen berri izateko tartea hartu genuen esperientzien azoka dinamikaren bitartez.

1 taldea

Nahiz eta aurten mintegi ezberdin bat burutu behar izan dugun, inoiz baino indar handiagoa bildu dugu, aurtengo urteak dakarrenari ilusio eta gogoz heltzeko.

2 taldea

Ikasturte berri honetan ere, ametsak egi bihurtzera goaz!

Mintegiko irudiekin sortutako bideoa ikusteko, egin klik hemen

Txatxilipurdiko Flikr kontuan argazki gehiago ikusteko egin klik hemen