Txatxilipurdiren historia

Arrasate herri aitzindaria izan da gauza askotan eta Euskara Elkarteen mugimenduan ere horrela izan da. Duela mende laurden, 1983an hain juxtu, sortu zen Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) elkartea. Hainbat lantalde sortu ziren arlo ezberdinak jorratzeko (Komunikabideak, kultura, emakumea, hitzarmengintza…) beti ere euskararen erabilpen eta normalizazioa ipar gisa harturik. Lantalde horietako bat izanaz, AED-ko Haurren Ekintza Saila, ekin zion bere bideari Txatxilipurdi elkarteak 1988. urtean udalekuak eta larunbatero programa antolatuz.
Ordutik, haziz joan da etengabe Txatxilipurdi. Mugarri batzuk aipatzearren 1990. urtean begiraleentzat formazio-ikastaroa antolatu zen lehen aldiz, Santamainako Txokoa ireki zen 1991.n, 1992an iraileko udalekuak, 1993an Seber Altube plazako ludoteka zabaldu eta Babylekuak jarri ziren abian eta 1994an San Andres eta Musakolako Gazte Txokoak jarri ziren martxan. Urte hau, 1994a garrantzitsua izan zen ere Txatxilipurdi Elkarte gisa antolatu zelako AEDren baitako lantalde izan ordez.
Elkartearen garapenak, ez du etenik izan. Inurriak lez, isil-isilik eta pauso txikiak emanaz jada ludotekak 3 dira Arrasaten eta Gazte Txokoak beste 3. Handituz joan dira ere Udalekuak, Txikilandia, Ludoteka Ibiltaria… Horrez gain, azken urteetan pauso garrantzitsuak eman ditu Elkarteak Arrasatetik kanpora. Euskara elkarteon filosofia zabaldu asmoz Txatxilipurdik zerbitzu finkoak (Gaztelekuak batez ere) eta Udalekuak kudeatzen ditu Arrasatetik kanpora. Besteak beste, Abadiño, Antzuola, Aretxabaleta, Eskoriatza, Galdakao, Zaldibar, Zumarraga-Urretxu… herrietan egin izan du edo egiten du lan elkarteak.
Txatxilipurdi Elkartea bazkidez, langilez eta erabiltzailez osatuta dago. Guztioi dagokigu pauso berriak eman gure historiatxo hau handitzen jarraitzea.
Albisteak
- AZAROAK 15. GURASOLANDIA
Gurasolandia familiendako jolas parke bat da, haur eta helduen arteko aisialdi harremana sustatzeko gunea. Horretarako ekintza eta tailer ezberdinak egongo dira, familiartean ondo pasatuz, jolastuz, abestuz, parte hartuz, gozatuz, kontatuz ... gaitasunen eta hizkuntzaren transmisioa emanez.
- Haur eta gurasoentzat, fimo eta bitxigintza
Datorren larunbatean (azaroak 7) bitxigintza eta fimo tailerrean parte hartzeko aukera izango dute Arrasateko 3 eta 12 urte bitarteko haurrek eta hauen gurasoek. Bertan, fimoarekin lan egin ahal izango dute (pultserak, lepokoak, belarritakoak, figurak,..). Hitzordua Santamañako ludotekan izango da, goizeko 11:30etatik 13:30etara.
Lan poltsa
- Txatxilipurdin lan egin nahi duzu?
Bidali kurrikuluma
- Txatxilipurdiko dinamizatzaile
Tikilandian lan egin nahi duzu?

Faxa: 943 797 401
