Martxan dira jada Txatxilipurdi Elkartetik kudeatzen ditugun udalekuetarako prestaketak. Asteburu honetan hezitzaileen formazio saioak burutu ditugu, Oñati, Aretxabaleta eta Otxandioko udaleku irekietarako eta Arrasateko udaleku itxi eta irekietarako formazioak hain zuzen ere.

WhatsApp Image 2019-06-01 at 16.06.48

Formazioak ilusioz beteriko lan taldeez osaturik egon dira eta eguraldi eguzkitsu batez lagunduta, indarrak batu ditugu haur eta gaztetxoei uztaileko egunetan aisialdi euskaldun eta hezitzaile bat eskaintzeko asmoz.

WhatsApp Image 2019-06-01 at 15.02.13

Orain, udaleku paregabeak burutzea besterik ez zaigu falta !