Txatxilipurdiko udaleku hezitzaile eta euskaldunetan izena emateko epea Apirilaren 3an irekiko da eta maiatzaren 12an bukatuko da, bai irekietakoak eta baita itxietakoena ere.

Aurtengoa 29. urtea izango da udalekuak antolatzen dituguna 2 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat, eta eskaintza ezberdinak eta interesgarriak proposatzen dizkiegu.

 

UDALEKU ITXIAK

Udaleku itxiak adin tartearen arabera bereizten ditugu, eta lau udaleku itxi jartzen ditu aukeran Txatxilipurdi Elkarteak.

 

ASKIZU: LH-4, LH-5 eta LH-6. mailakoentzat, hau da 2007, 2006 eta 2005 urtean jaiotakoentzat.

Uztailaren 2tik 9ra izango da. Aterpetxean lo eginaz, natura eta hondartzaz gozatzeko leku aproposa da.

25 plaza egongo dira.

Prezioa: 275 euro.

 

ZINGIRA:  DBH1 eta DBH2koentzat, 2004 eta 2003an jaiotakoak parte hartu ahal izango dute. Uztailaren 1etik 10era izango da eta 30 gazteentzat plazak egongo dira.

Kanpaldia eginaz, naturaz gozatzeaz gain, kostaldeko haize eta hondartzaz  disfrutatzeko.

Prezioa: 275 euro.

 

OZAETA:  DBH1 eta DBH2koentzat, 2004 eta 2003an jaiotakoak parte hartu ahal izango dute. Uztailaren 11tik 20ra izango da eta 30 gazteentzat plazak egongo dira.

Kanpaldia eginaz, lagun artean sormenari askatzen usteko leku paregabea.

Prezioa: 275 euro.

 

KOSTA ALA KOSTA: Arabako Ozaeta herrian hasi  eta Zarautzeko uretan amaitzen duguna. DBH3 eta DBH4koentzat, 2002 eta 2001ean jaiotakoentzat izango da. 30 gaztek parte hartu dezaketen, udaleku ibiltaria izango da.

Uztailaren 8tik 19ra.

Prezioa: 275 euro.

 

Udaleku irekietan eta itxietan izen emateko aukera www.txatxilipurdi.eus webgunean ere izango da.