Txatxilipurdiko udaleku hezitzaile eta euskaldunetan izena emateko epea apirilaren 19an irekiko da eta  maiatzaren 14an bukatuko da udaleku irekiei dagokionez.

2 eta 12 urte bitarteko haur eta gazteentzat eskaintza ezberdinak eta beraien nahietara egokituak izango direnak eskaintzen saiatuko gara. Eraikinetatik kanpo, kale zein naturako espazio ezberdinak izango dira gure udalekuen kokalekuak.

Jarraian adinaren araberako eskaintzak azalduko ditugu:
KARTELA IREKIAK 2021_web orrirako

UDALEKU IREKIAK

 Uztailaren 5etik 23ra izango dira udaleku irekiak. Arrasateko hiru gunetan izena emateko aukera egongo da urtero bezala: Musakola, erdigunean eta San Andresen. Baina plaza mugatuak egongo dira.

Adinaren eta gunearen arabera osatuko dira taldeak, hauen jaiotze data kontuan izanik.

Musakola eta San Andres auzoetan adin tarte bakoitzeko talde bat osatuko da. Erdigunean aldiz, adin tarte bakoitzeko bi talde osatuko dira.

Printzipioz 13 haurrek izena eman ahalko dute talde bakoitzean eta jarraian itxaron zerrenda osatuko da gune eta talde bakoitzeko. Izen emateak hurrenkeraren arabera onartuko dira. EZ DA ZOZKETARIK BURUTUKO.

Adinaren arabera izendatuko ditugu taldeak:

BILIN-BOLONKA: 2 urteko haurrak eta Haur hezkuntzakoak ( 2018-2015 urte bitartekoak.)

BIHURRIKEIXETAN: LH 1-3 bitartekoak ( 2014 eta 2012 urte bitartekoak.)

EROKEIXETAN: LH 4-6 bitartekoak ( 2011 eta 2009 urte bitartekoak)

Ordutegia:

* Haur Hezkuntzakoek eta Lehen Hezkuntzako LH 1-3 bitartekoek goizez 10:00etatik 13:00etara izango dute. Lehen Hezkuntzako 1-3 bitartekoek, arratsaldez ere parte hartzeko aukera izango dute 16:00etatik 18:00etara, nahi izanez gero.

*LH 4-6 bitarteko haurrek, astean 2 egunez goizeko 10:00etatik arratsaldeko 17:00etara eta beste 3 egunetan goizez 10:00etatik 13:00etara.

Zaintza zerbitzua azken urteotan bezala, 9:00etatik 10:00etara bitartean eskainiko dugu behar duenarentzat.

Izena ematea: On-line egin beharko da izen ematea Txatxilipurdiko web gunean (udalekuen izen emate atalean) edo QRaren bitartez. Kontuan izan, familia ugaria edo AEDko bazkide direnak, %5eko deskontua izango dutela. Bi baldintza hauek betetzen badira,%10eko deskontua egingo da. Beraz, diru sarrera egitean, deskontuak kontuan izanik egin beharko da (ordainketa haurraren izenean egin beharko da). Kasu hauetan agiriak aurkeztu beharko dira.

Edozein zalantza izanez gero, Txatxilipurdira deitu eta argituko ditugu zalantzak.

ASTEKAKO izena emateko aukerarik EZ DA EGONGO.

Ekintzak eraikinetatik kanpo egingo ditugu eta irteerak bailaran izango dira.

Momentuz, dagoen egoerara moldatuz, horrela aurreikusten ditugu udalekuak. Baliteke dekretua aldatuz gero, aldaketa batzuek egin beharra izatea, baina hauen berri ere joango gara ematen.