Txatxilipurdi Euskal Herriko herririk garaienean.
Aezkoako bailaran barna, pasa den domekan Abaurreagainan eta Orbaitzetan izan ginen bertako umeekin jolasean. Mozorrotuz, jolastuz eta zurrupakiaz edanaz joan zitzaigun denbora. Txatxilipurdiren furgoneta gero eta haratago heltzen da. Aste bukaera honetan Euskal Herriko herririk altuenera igo da!

Albisteak
- Amaitu dira Arrasateko udaleku irekiak
- kosta ala kosta, egin dugu!
Aste bete egin dute Arrasate eta Bergarako 29 gaztek Euskal Herriko kostako leku ezberdinak ezagutzen. Donostian hasi zuten ibilaldia Uztailaren 3an eta Orio Zarautz eta Lekeition lo eginez kostaldeko leku ezberdinak ezagutzeaz gain ekintza mordoa ere egin dituzte, surf ikastaroa, antzerki tailerra, piraguan txangoa…
Txatxilipurdi eta Jardunen artean antolatu ditugu udaleku hauek eta balorazioa positiboa dela esan behar da, bai gurea baita gazteena ere. 14-16 urte bitarteko gazteak izan dira udaleku hauetan parte hartu dutenak. Esperientzia polita izan da!
Lan poltsa
- Txatxilipurdiko dinamizatzaile
Txatxilipurdirekin lan egin nahi duzu?
- Uztail honetarako planik bai?
Etorri Txatxilipurdiren Udalekuetara lanera!

Faxa: 943 797 401
