• Txatxilipurdi 
  • Txatxilipurdi Elkarteko 20 hezitzailek jolas kooperatiboei buruzko ikastaro bat jaso dugu
  • Txatxilipurdi Elkarteko 20 hezitzailek jolas kooperatiboei buruzko ikastaro bat jaso dugu

    Apirilaren19an, egun osoz, Txatxilipurdi Elkarteko 20 hezitzailek jolas kooperatiboei buruzko ikastaro bat jaso dugu Arrasateko Pablo Uranga kalean dugun egoitzan Donostiako Kometa elkartearen eskutik.

    Elkarte honekin elkarlanean urteak daramatza Txatxilipurdik, eta aurten lehen aldiz Arrasatera ekarri dugu ikastaroa.

    Kometak, jolas kooperatiboak sustatu eta ezagutzera ematen ditu Euskal Herrian.

    Bertan, merkatuan dauden jolas kooperatibo ezberdinak ezagutzeaz gain jolas kooperatiboei buruz dugun jakintza zabaltzea lortu dugun. Adinka nola aplikatu daitezkeen, jolas kooperatiboen eta konpetitiboen arteko aldea, nola sortu norberak bere jolas kooperatiboak...

    Eta Txatxilipurdin ohitura denez, umore ona eta jolasa ez dira falta izan.

     

    [albiste gehiago...]

    Albisteak

    Lan poltsa