Asteazkenean Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin batera TXATXILIPURDI abestiaren bideoklipa grabatu genuen Arrasateko kaleetan.

Hezitzaileak, Elkarteko eta ludoteketako familiak eta gaztetxokotako nerabeak deitu genituen grabaketara baina nola ez, herritar ugari ere gerturatu ziren. Arratsalde ederra pasatu genuen. Monterroneko zuhaitzak besarkatu, harresia eskalatu, belarretan jolastu, errepidea jolaserako moztu, kalea kalejirarekin alaitu eta kalea jolaserako ere badela aldarrikatu genuen.

Amestu ta asmatu
berriz amestu
mundua aldatu
euskaraz txatxi
TXATXILIPURDI!

Laister izango dugu bideoaren emaitza!

Grabazioko argazki guztiak flickr-eko kontura igo ditugu, hementxe duzue lotura: https://www.flickr.com/photos/98751813@N08/sets/72157696659936435/