Pasa den larunbatean, abenduak 18, 2017ko Gabon garaian egiten dugun jostailu trukea burutu genuen.

Aurten iaz baino 15 jostailu gutxiago jaso dira baina jostailu ezberdinagoak izan dira eta jende gehiago hurbildu da etxeko jostailuak ekartzera.

Orokorrean helduak izaten dira batez ere jostailuak ekartzen dituztenak baina oraingoan, heldu adina haur gerturatu da eta aurrera pauso handia iruditzen zaigu. Bestalde, trukera familiak gerturatu ziren (ez helduak bakarrik) eta haurrak izan dira batez ere jostailuak aukeratu dituztenak. Herritarrak egitasmoaren helburuak geroz eta barneratuago dituztela adierazten digu  honek. Eskerrik asko denei!

105 jostailu jaso ditugu aurtengoan eta 45 trukatu ziren. Beste 8 oparitu genituen truke eguneko azken momentuan, baina esan beharra dugu eguraldi euritsua eta oso hotza egin zuela eta honen eragina nabaria izan zela.

Jostailuak sortzeko tailerra ere izan genuen eta pozik sortu zituzten pinguino ontziak, saski nazkiak, arraintxoak… gerturatu zirenak.

Egin zuen eguraldia kontuan izanik, oso balorazio positiboa egiten dugu eta bertan parte hartu zuten guztiei eskerrak eman nahi genizkieke.

Datorren urtean ere ikusiko garelakoan,  gutxi gastatu, irudimena landu eta asko jolastu!

DSC_0764 DSC_0778 IMG_20171214_121622