Aste honetan GaraiOn elkarteko lagunak egongo dira Oarsoaldeako herrigintza foroan. Txatxilipurdiko kideok koordinatzen dugun foro honetan gai ezberdien inguruko hausnarketak egin ditugu ikasturte honetan,Gizarte eraldaketa, sexualitatea, hezkidetza, gazteon parte hartzea, talde dinamikak… Oarsoaldeko Kuadrillategiko hezitzaile ezberdinekin egin ditugu saio guztiak. Hona hemen GaraiOneko sorginek hurrengo saiorako egin diguten aurkezpena.
Sorkuntza: ezina eta ekinaren arteko dantza

Garaion sorginguneko lagunek sorkuntza oinarri hartu genuen hasiera hasieratik eta gure errezeta guztietan sortzailetasuna osagai izan dadin gogor saiatzen gara. Gure artean behin baino gehiagotan entzungo duzu denok garela sortzaile eta ez da zerbait esatearren, benetan sinisten dugu pertsonok ar sortzaile bat dugula gure barnean, batzurengan seko lo dago eta beste batzurengan esnatzen ari da, bada artxo hau oso esna duenik ere!
Duela 3-4 urte gazteekin sorkuntza lantzeko errezeta bikain bat sortu genuen eta han hemen probatzen eta dastatzen ibiltzen gara. Gazteekin eta natur elementuak erabiliz artelan efimeroak sortzen ditugu herriko parke eta plazatan, artelan hauen bidez gazteek esan nahi duten horri leku bat egiten diogu jendartean. Gustora kontatuko dizuegu “Auzolanartean” deitzen diogun proiektu hau eta ia denon artean zerbait sortzera animatzen garen! Ez legoke txarto! Laster arte sorgintxo!!3