Ostegun arratsaldean Santamainako udal ludotekako “Gure ortua” proiektua aurkeztu zuten. Proiektuaren lehen urratsa 2018-2019 ikasturtean eman zuten. Haurren beharrei erantzunda, kanpo espazioak eraldaketa beharra zuela konturatu ziren. Grisa, hotza eta hezea zen espazio bat, argitsua eta beroa izatea nahi zuten, beraz, haurren eskaera horri heldu zioten.

Txatxilipurdi Elkarteko Berramesten sailaren laguntzaz, parte hartze prozesu baten murgildu ziren Santamainako haur eta hezitzaileak. Kanpo espaziotik hasita, gela lasairaino. Prozesua luzea izan zen arren, lortutako emaitzak ezin hobeak izan dira. Haurrak erdigunean jarriz, beraien beharrak entzun, beraiekin batera erabaki, beraiena izango den lekua sortu eta guzti honekin espazioa beraiena egitea ezinbestekoa izan da. Prozesu honetan, Ludotekako hezitzaileen lana aipatzekoa da, beraiek izan bait dira guztiaren gidari.

WhatsApp-Image-2020-02-19-at-17.46.44-1

Prozesuak emandako emaitzekin, haurrek aurkezpena egin zieten guraso eta Udalari. Gauzak honela, Udalarekin eta Brigadarekin batera erabakiak hartu eta martxan jarri ziren. Kanpo espazioaren argiztapena, kanpora irteteko atea, ortua eta eszenatokia etorri ziren jarraian.

IMG_20200219_172646_tokikom_700x700

Guzti hau aurrera eramateko, elkarlantxoak ezinbestekoak izan dira liburutegiarekin, Jubilatuekin eta gurasoekin batik bat. Pook Elkarteak ere bere aletxoa jarri du proiektu honetan. Kanpo espazioan mural Eder bat sortu dute, haurrekin batera aurrez bozetatuz. Hauek ere, zati batzuk marrazteko aukera izan dute. Emaitza primerakoa izan da eta haurrak, hezitzaileak eta gurasoak poz pozik agertu dira.

WhatsApp-Image-2020-02-19-at-17.46.431-1