Euria egiten duen egunetan, guraso askoren ardura izan ohi da umeak putzuetan plisti-plasta ibiltzea. Horixe sustatu gura dugu hain zuen ere Txatxilipurdik eta Guraso.eus-ek martxan jarri dugun Putzuetan plast! egitasmoarekin: umeek eta helduek euria jolaserako aukera moduan aprobetxatzea.

Ekimen honen baitan, Txatxilipurdi elkarteko Amaia Etxaberi Goienan egindako elkarrizketa duzue hemen ikusgai.