Txatxilipurdi Arrasateko elkarte bat da eta Arrasate euskalduna du helburu. Euskaraz hitz egiten jarri nahi ditugu herriko haur eta gaztetxoak, euskaraz seduzitu nahi ditugu eta euskaraz euren aisialdiaz goza dezaten nahi dugu. Horretarako gure ilusioa, lanerako gogoa eta metatutako esperientzia ditugu altxor.
Ametsa eraikiz doa!