Probatu eta gozatu egitasmoa martxan dago jada. Astelehen eta astearte honetan Legazpin izan gara bertako familiekin batera jolas berriak ezagutzen.
Haur eta guraso ugari batu zitzaizkigun eta giro paregabea sortu genuen familiekin batera probatu, jolastu eta gozatzen.

Ekimen honen helburua, atera berri diren eta euskarazkoak diren jostailuak nolakoak diren, nola jolasten den eta gustuko dugun edo ez jakitea da erosi edo eskatu aurretik.
Euskal argitaletxeek atera berri dituzten jostailuak izaten ditugu, probatu eta jolasteko aukera eskaintzen dugularik. Beste mota bateko jostailuak ere izaten ditugu: kooperatibo naiz konpetitiboak argibideak euskaratuta ekartzen dituztenak eta oso ondo egituratuak daudenak.

WhatsApp Image 2019-11-27 at 13.33.51 (1)

Hartzaileak adin tarte guztietakoak izan daitezke, naiz eta gure proposamena haurrak helduekin gerturatzea izan. Haurrak beti ere helduekin jolastea oso gogoko dutelako, helduok ere jolasteko tarteak hartu beharko genituzkeelako eta ondo pasatzeko tarte aproposa delako.
Ekimen honen onurak asko dira, tartean: familia giroan jolastu ahal izatea, harremanak estutzea, haur bakoitzaren beharrak eta gustuak jakiteko aukera izatea …

WhatsApp Image 2019-11-27 at 13.33.51 (2)

Ostiral honetan Zierbenako herrian izango gara bertako haur eta gaztetxoekin batera ere jolas ezberdinak probatzen.

Egitasmo honetan interesa izatekotan eta informazioa jaso nahi baduzu, deitu edota idatzi Txatxilipurdira.
Telefono zenbakia: 943 79 54 46
Posta elektronikoa: eskaintzak@txatxilipurdi.eus