Oñati:  Azaroak 28an, Oñatiko ludotekan egon ginen “Probatu eta gozatu” egitasmoa aurrera eramaten. 3-5 eta 6-8 urte bitartekoentzat euskarazko mahai jolas ugarirekin gerturatu ginen bertara ludotekako erabiltzaileei eta familiei jolasak erakutsi eta elkarrekin jolasteko asmoz. Familiarik edo heldurik ez zen gerturatu baina ludotekako erabiltzaileekin arratsalde polita pasa genuen ezagutzen ez zituzten jostailuak probatuz jolasean. 18 haur inguru izan ziren gurekin jolasean eta ludotekako hezitzaileen laguntza ere izan genuen.

IMG-20171128-WA0005 IMG-20171128-WA0011 IMG-20171128-WA0016 IMG-20171128-WA0019

 

Legazpi: Azaroak 27 eta 28an Legazpin egon ginen “probatu eta Gozatu” egitasmoa gauzatzen. 3-5 urte bitartekoentzat jostailuak eraman genituen Legazpira eta anai-arreba txikiagoentzat ere gehitu genituen beste jostailu batzuek. Azaroak 27an 3 urteko haurrentzat bideratua zegoen ekintza eta asko gerturatu ez baziren ere, familian etorri ziren eta giro atsegin eta lasaia egon zen. Azaroak 28an 4 urteko haurrei eta hauen familiei bideratua izan zen eta gehiago gerturatu ziren. Familiak oso parte hartzaileak eta jarrera positiboan gerturatu ziren eta arratsalde bikainak pasa genituen.

Generoari dagokionez, oso orekatua izan zen eta txalotzekoa izan zuten jarrera.

IMG-20171130-WA0000 IMG-20171130-WA0005 IMG-20171130-WA0015