Azaroaren 25ean, Txatxilipurdiko kideak Pasaia San Pedron izan ginen. Herrian, haurrekin garatzen dabiltzan prozesu parte hartzailearen lehen saio burutu zuten eta bertan, haurrek, beraien gurasoei herriko jolasparkea eraldatzeko dituzten ideiak aurkeztu zizkieten.
 
Ostean, Irati Seijok (Tabalakerako hezkuntza proiektuko kidea) Egiako jolasparkea eraikitzeko prozesua nola egin zuten aurkeztu zuen. Azkenik, gu jolasaren garrantziaz eta haurren parte hartzeaz aritu ginen bertaratu ziren gurasoekin.
 
Martxan dago herria eta haurrak gogoz dira eta indarra daukate.
 
Jarraitzeko moduko egitasmoa Pasaia San Pedrokoa.

WhatsApp Image 2019-11-26 at 12.03.06