Txatxilipurdi Elkartetik, aurtengo ikasturteari bukaera emateko ordua iritsi zaigu.

Ikasturte honetan ere, ilusioz sortutako proiektu berri asko loratu dira eta urteroko zerbitzu eta egitasmoak indarrez eta gogoz eraman ditugu aurrera. Bizitzen jarraitzen dugun egoera berezira behin eta berriz moldatzeko ahalmena ere izan dugu, baita guzti honetaz ikasteko aukera ere.

Orain oporretara goaz, indarrak batu eta deskantzatzera. Irailean berriro ere ikasturte berriak dakarrenari maitasunez helduko diogu!!!

Ondo pasa udako oporraldia eta jarraitu ametsak egi bihurtzen!