Udaberriko oporrak pasa ostean, ludoteka ibiltaria egitasmoari helduko diogu berriz.

Musakola auzoan egon ondoren, martxoko bi asteburutan San Andres auzoan egon ginen.

Udaberriko oporrak eta gero, beste bi larunbat goizetan San Andres auzoan egongo gara ludoteka ibiltaria gauzatzen.

Aurtengo berrikuntza bezala aipatu beharra dugu elkargunea aldatu dugula auzo honetan, beraz, Bedo├▒abeko herri eskolan elkartu beharrean ARIMAZURI PLAZAN elkartuko garela gogora arazi nahi dizuegu.

Apirilak 14an goizeko 10:30etan elkartuko gara Arimazuri plazan.

Bertaratzen direnekin adostuko dugu plazan gelditu edo beste nonbaitera mugitu eta goiz horretan egin nahi ditugun ekintza proposamenak jasoko ditugu.

Denon artean zerrendatutako guztiarekin lehentasunak adostuko ditugu eta ahal dugun guztia aurrera eramaten saiatuko gara, 13:30ak arte.

Bertan ikusiko garelakoan, ekarri ideia zaparrada handia eta ondo pasatzeko ilusioa, ziur goiz bikaina pasako dugula.