Bertakotze programa, Oñatira etorri berri diren haur (5-11 urte) eta gazteentzako (12-17 urte) zerbitzua da. Zerbitzua astelehenetik ostiralera ematen da. Olakuako Dorrean aurkitzen da haurren zerbitzua eta Gaztelekuan  gazteena. Programak 3 helburu nagusi ditu: euskara  ikasten laguntzeko baliabideak eskaintzea, ikasketen eboluzio egokia emateko laguntza akademikoa eskaintzea eta azkenik haur eta gazteen inklusioa bermatzea.

Helburu hauek lortzeko hiru ildoz osatutako metodologia erabiltzen dugu. Alde batetik hauen parte hartzea sustatzen dugu, asanbladez baliatuz.  Bestalde ludikotasuna bilatzen dugu uneoro  euskararekiko motibazioa bermatzeko. Eta azkenik euskara 4 paretetara mugatu ez dadin Oñatiko txoko ezberdinak erabiltzen ditugu.