Martxoaren 28rako jardunaldiak prestatu zituzten Durangon, baina bi aste lehenago erabat aldatu zitzaien plana, maiatzaren 9rako utzi zuten arren hor ere ez zen aurrera eramateko aukerarik izan. Beraz, oraingoan beste formatu batekin datoz, maiatzaren 26an arratsaldeko 18:00etan, Jardunaldiak OinHerriko youtubeko kanalean ikusteko aukera izango duzue.

Duela urte batzuk ekin zioten Herri Hezitzaileen bideari, 2012an hain zuzen ere. Ordutik, jardunaldi eta topaketak antolatzeaz aparte, herriak saretzen eta teoria-praktika uztartzen aritu dira. Orain beste puntu interesgarri batean daudela ikusita, esperientziak konpartitu, elkarezagutu, herrien arteko sarea egonkortu eta aurrera begira jartzeko gogoz datoz.

Herri Hezitzailea filosofiaren baitan, Euskal Herri osoko hezkuntzako, euskararen arloko eta aisialdiko 14 eragilek bat egin dugu (OinHerri elkartea), oinarrizko zazpi balio lantzeko, eta, horrela, jendartea hobetzeko asmoz.

Hauek dira zazpi balioak:

1. Haurtzaroaren kultura aitortzea eta errespetatzea.
2. Parte hartzea eta erabakitzeko ahalmena eskaintzea.
3. Aisialdi hezitzailea
4. Harremanetan, euskara lehenestea
5. Aniztasunean berdin eta parekide
6. Ingurune naturala eta kulturala zaindu
7. Komunitate sarea eta auzolana

Izena eman eta gehiago jakiteko klikatu hemen