Maiatzaren 19 eta 20an “III.Herri Hezitzailea Eskola Herritarra” jardunaldiak ospatu genituen eta Txatxilitarrak ere bertan izan ginen.

Hezkuntza aditu diren Lorea Agirre, Leo Phakin eta Heike Freireren ponentziak entzun genituen eta Harremanen inguruan jardun zuten Euskal Herriko beste hainbat adituk ere.

- Maiatzaren 19an, ostiralean: Ane Ablanedo, Miren Camison, Edurne Epelde, Ibon Arrizabalaga, Asier Baglieto, herri hezitzaile ikuspegitik (Leire Goenaga, Maite Azpiazu, Leire Bidart, Xabi Luke eta Leire Elizegi) eta Alfredo Hoyuelos.

- Maiatzaren 20an, larunbatean: Maialen Etxart, Amaia Bidegain, Ageda Laraudogoitia eta Amelia Barquin.

Hausnarketarako hainbat gakorekin bueltatu gara eta Euskal Herriko hainbat esperientzia interesgarri ezagutzeko ere balio izan digu.

“ELKARRENGANAKO LOTUREK OSATZEN DUTE BIZITZAREN SAREA”