Apirilaren 2an elkartu ginen Pasai Antxoko kultur etxean. Oraingo honetan artea eta sorkuntzaren inguruan ikasi, ausnartu eta esperientzia berriak ezagutzeko.

Garaion sorgingunetik etorri zitzaigun Eneritz Ibarra, beraien esperientzia erakutsi eta sorkuntzaren inguruan ausnartzera.

Dinamika politarekin hasi ginen. Otar batetik sagar bat hartu eta bertan saio honetatik jaso nahi ditugun bizipenak eta ze sentipenekin joan ginen saiora idatzi behar izan genuen.

Dinamika hori egin ostean Garaion ezagutzeko aukera izan genuen. Aurreko post-ean komentatu genuen zer den Garaion, sorkuntza espazio bat, baina era berean anitza beste gauza batzuk egiteko.

Behin Garaioneko lana ezagututa, gure sorkuntza gaitasuna jarri genuen martxan dinamika batekin. Gure ondoan eserita zegoen pertsonari begiratu eta pertsona horren bizitzako egoera bat asmatu behar genuen.  Denetarik irten zen, tximeletak, txoriak, sorginak, artzainak… Oso dinamika polita.

Ondoren sorkuntzaren inguruan ausnartzen aritu ginen. Gauza interesgarriak atera genituen bertatik.

Sarriren esaldi honetatik ere atera genuen ondoriorik, “Gauzak diren bezala ikusi beharrean, garen bezala ikusten ditugu“, hau da, beste ikuspuntu batzuk ikusteko ere balio digu sorkuntzak. Sortzaile denok garela ikasi genuen, eta sorgin (sortzaile) izan behar garela.

Sortzailetasunak egunerokotasunean ere balio digu, eguneroko rutinak apurtzeko eta gauzak beste era batera egiteko.

Sortzailetasunaren inguruan ausnartu ostean, beste behin gure sortzailetasuna proban jarri genuen. Garaionekoek egiten duten ekintza polit eta insteresgarri bat egin genuen, Auzolanartean. Natur elementuekin gazteekin batera artelanak sortzea datza ekintza honek.

Guk ere egin genuen gure artelana. Lehengo eta behin ideia bat adostu genuen denon artean eta ondoren lanean jarri ginen. Hemen nola aritu ginen lanean eta azkeneko emaitza.

Amaitzeko, hasieran hartutako sagarraren harira, gogoratu zigun Eneritzek, bertan idatzitako ilusio eta nahiak ustelduko direla sagarrarekin batera, baina sorginak garen lez, ideia eta ilusio berriak berriak etorriko direla.

Oso ongi baloratutako saioa, interesgarria.

Eta gogoratu denok gara sortzaile, izan gaitezen sorgin!!

oarsoaldeko-sorginak