Pasa den asteburuan Musakolan lehen ludoteka ibiltaria egon zen eta eguraldi kaskarra izan arren, 10 parte hartzaile hurbildu ziren bertara.

Hezitzaileek san blasak egiteko proposamena izan arren, parte hartzaileek hurrengorako ustea erabaki zuten ekimen hori eta oraingoan pizzak egitea erabaki zuten.

Bestalde, haurrak nahiko autonomo eta aktibo ibili ziren ekintza ezberdin asko egiten: mahai jolas, pin ponean, billarrean, aurpegi margoketa, dantza, oihalgintza, akrosport…

Pizzak dastatu ostean hurrengorako proposamenak bota zituzten: san blasak egitea, ojaldezko eguzki-loreak, dantzarekin loturiko zerbait, mozorroak…

Aipatu beharra dugu datorren asteburuan, otsailak 10, ez dela ludoteka ibiltaririk egongo inauteriak izatean herrian beste hainbat ekintza egongo baitira haurrentzat. Beraz, hurrengo hitz ordua otsailak 17an izango da Musakolan.

Bitartean ondo pasa inauterietan!

IMG-20180204-WA0004 IMG-20180204-WA0018 IMG-20180204-WA0020 IMG-20180204-WA0022