Aurtengo udaberrian egitasmo berri bat eramango dugu aurrera: FAMILIA EGONALDIA EUSKARAZ!

Aisialdian familien artean euskararen erabilera sustatzeko egonaldia da antolatu duguna, jolasa eta gozamena ardatz hartuta euskara erabiliaz familia osoaren arteko hizkuntza transmisioan eragiteko eta sendotzeko.

Horretarako, maiatzaren 4tik 6ra GaraiOn Sorgingunean hainbat familia elkartzeko proposamena egin dugu. Familia giroan ondo pasatu nahi dugu, elkarrekin jolastu, ipuinak elkarri kontatu, aire librean jolastu, ekintza desberdinak egin… animatzen zarete?

INFORMAZIO ZEHATZA:

  • Datak: maiatzaren 4 arratsaldetik maiatzaren 6 bazkal osterarte.
  • Prezioak:
    • 2018-2015 urte bitartean jaiotakoak doan
    • 2014-2006 urte bitartean jaiotakoak 30 euro
    • 2007 baino lehenago jaiotakoek 35 euro
    • 3. seme-alabatik aurrera %50eko hobaria izango duzue
  • Izen ematea: martxoaren 19tik apirilaren 20 arte, Txatxilipurdiko bulegoan.
    • Izen emate orriarekin batera ordainagiria ere aurkeztu behar da.
  • Familia bilera: apirilaren 25ean arratsaldeko 18.30ean egonaldian parte hartuko duten familien arteko bilera egingo dugu Txatxilipurdin.

Informazio gehiago eta zalantzarik izanez gero deitu Txatxilipurdi elkartera.