Txatxilipurdik, Leintz Eskola Kirola, Besaide M.E Elkartea eta Arrasateko Gaztetxeko Haur eta Guraso Asanbladarekin  batera NATURAN JOLASEAN lemarekin maiatzak 18 larunbaterako egitarau berezia antolatu dugu.

  • 10.30-12.30 bitarte NATUR GINKANA - Herriko Plazan hasita Santa Barbara parkean burutuko da. Ginkanaren helburua jolasa medio, Arrasateko espazio naturalak jolaserako baliatzea izango da. Gynkana hau Leintz Eskola Kirola, Besaide M.E. eta Txatxilipurdiren artean dinamizatuko dugu.
  • 15.00etatik aurrera JOLAS LIBRE ESPONTANEOA - Monterronek eskaintzen duen espazio naturala aprobetxatuz eta bestelako material natural batzuk gehituta jolas libre eta espontaneoaz gozatzeko aukera izango da bertan.
  • 16.00etan OIHAL AKROBAZIA TAILERRA -  Bostak eta laurden taldeko kideen laguntzarekin oihal akrobazia praktikatzeko aukera izango da.
  • 17:30etan BIODANTZA TAILERRA – Elen Kortaxarenaren eskutik, biodantza saio baten parte izateko abagunea egongo da.
  • 18:30etan KONTZERTU AKUSTIKOA – Olatz Urkia eta bere ikasleen eskutik jasoko dugun kontzertuarekin emango diogu amaiera jaialdiari.

Egitarau honek haur, gaztetxo zein helduen beharrak asetzea du helburu. Behar anitzak dira gaur egun ditugunak eta horiek naturarekin harremanetan asetzeko egitaraua osatu dugu; jolasa, hausnarketa, gozamena, sormena, emozioak … denak uztartzeko parada izango dugu. Aurretik aipatu bezala, natura pertsonon garapen integralerako iturri agortezina delako eta berau zaindu eta maitatzen jarraitzeaz gain, beronekin dugun harremana berreskuratu behar dugulako.