Ludotekak

Ludoteka, aisialdian kokatuta dagoen jolaserako espazioa da. Denbora librean euskararen erabilera sustatu asmoz, haur eta gaztetxoentzako pentsatutako espazioa da. Ludotekan, jolasa eta jostailuak tresna gisa erabiliak dira haurraren garapen integrala ahalbidetu eta bultzatzeko asmoz. Honenbestez, haurraren garapen integralerako beharrezkoak diren baliabide desberdinetaz baliatzen gara. Haurrak estimulatu eta estimulazioaren bidez beraiengan hainbat balore eta ezagutza helarazi eta lantzeko asmoz baliabide ezberdinetaz baliatzen gara. Baliabide materialak haurren garapenean betetzen duten funtzioa garrantzitsua da, baina, are garrantzitsuagoa da haur baten garapenean baliabide pertsonalek betetzen duten funtzioa.
2003. urtetik lehiaketa publiko bitartez kudeatzen ditu ludotekak Txatxilipurdik Arrasaten, baina AEDk 1993an ekin zion Seber Altube Plazako ludoteka dinamizatzeari.
Astelehenetik ostiralera egoten dira zabalik, arratsaldeko 17etatik 20etara eta 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.
Albisteak
- Udalekuak 2013
Txatxilipurdi elkartean, aurten ere uztailera begira udalekuak antolatzen gabiltza. Orio, zerain, kosta ala kosta, garaiOn. 10-16 urte bitarteko gazteek udaleku itxietan gozatzeko aukera izango dute! Udaleku irekiak ere prestatzen gabiltza. Informazio gehiagorako edo esku orriak e-mailez bidaltzea nahi izanez gero deitu gure bulagora 943795446.
- Arrasateko Udaleku irekiak
Arrasateko Udaleku irekien gaineko informazioa helarazten dizuegu.
Lan poltsa
- Txatxilipurdin lan egin nahi duzu?
Bidali kurrikuluma
- Txatxilipurdiko dinamizatzaile
Udalekutan lan egin nahi duzu?

Faxa: 943 797 401
