Aurtengo ludoteka ibiltariak San Andres auzoan egin zuen azkeneko geldialdia.

Bertan, 14 haur eta nerabek parte hartu zuten, heldu bat ere animatu zelarik.

Mahai jolasekin jolastu ostean, hojaldrezko  eguzkilorea egitea erabaki zuten. Beraz, erosketen zerrenda egin eta erosketak egitera joan ziren auzoko komertzioetara.

Sukaldatzeko guztia erosi ondoren, San Andreseko Gaztetxokora gerturatu ziren bertako labea erabili ahal izateko eta aldi berean, Gaztetxokoa ezagutzeko. Aurrez, Bedoñabeko patioan oharra utzi zuten,  non egongo ziren azalduz eta nahi zuen oro gonbidatuz Gaztetxokora ekintzetan parte hartzera.

Gaztetxokoan, bertako futbolin eta pinpon mahaiak aprobetxatuz, jolasean aritu ziren eguzkilorea labean egiten zen bitartean.

Bukatzeko, eginiko eguzkilorea banatu eta dastatzeko aukera izan zuten giro atseginean.

Aurten ere, ludoteka ibiltarian parte hartu duzuenoi eskerrik asko eta datorren urtera arte.

Bitartean ondo izan eta euskaraz hitz eginaz, jolasten jarraitu.

DSC01820 DSC01828 DSC01831 DSC01836 DSC01837