Asteburu honetan Musakola auzoko bigarren ludoteka ibiltaria aurrera eramango da.

Goizeko 10.30ean Musakolako Gaztetxoko atarian izango da elkargunea. Ekintza ugari egiteaz gain, ondo pasatu eta auzoa alaitzen saiatuko gara.

Bertara gonbidatzen ditugu 3-12 urte bitarteko haur guztiak eta hauen arduradunak.

Lehenengo ibiltarian parte hartu zutenek bota zituzten proposamen batzuk asteburu honetarako ( San blasak egitea, ojaldrezko eguzkilorea,dantzarekin loturiko zerbait eta mozorroak) . Ez dakigu hauek egiteko ideia berdinarekin gerturatuko diren edo ez baina egongo da zer egin.

Animatu eta zatozte ludoteka ibiltarira!