Asteburu honetan hasita lau larunbat goizetan jarraian, Ludoteka ibiltaria San Andres auzoan egongo da.

Auzoa alaitu nahian eta auzotarrei euskaraz aisialdi hezitzaile eta atsegina eskaini asmoz, martxoak 9an hasita goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00etara bitartean ekintza ezberdin ugari gauzatzeko aukera egongo da.

Auzotarrentzat eta auzotik kanpo bizi direnentzat ere, ekintza parte hartzaileak egiteko gunea eskainiko dute bidelagun izango diren Txatxilipurdiko bi hezitzailek.

Eguraldiaren arabera elkargunea ezberdina izango da: euria egiten duenetan Arimazuri plazan aterpe gutxi dagoenez, Bedoñabe herri eskolako patioan elkartuko gara baina eguraldi ona eginez gero, Arimazuri plazan elkartu eta bertan edo inguruan egingo dira ekintzak.

Auzo honetan martxoak 9, 16, 23 eta 30ean egongo da egitasmoa.

3-12 urte bitarteko haur, nerabe eta hauen guraso edo arduradunak parte hartzera animatu nahiko genituzke.

Musakola auzoan izandako azken saioan ez zuten proposamenik bota, baina ziur bertaratzen direnak ideia ugarirekin gerturatuko direla, beraz, goiza bikain pasatzeko parada egongo da.