Larunbat honetan emango diogu hasiera San Andres auzoko Ludoteka ibiltariaria. 4 larunbat izango dira guztira eta bertan, haurrek ekintza ezberdinak egiteko aukera izango dute.
Larunbat goizetan zer egin ez dakizula? Etorri eta proposatu ekintza gogokoenak! Lagun giroan abenturaz beteriko goizak prestatuko ditugu.

DATAK: martxoak 7, 14, 28 eta apirilak 4
ORDUTEGIA: 11:00 – 14:00
ELKARGUNEA: Arimazuri plazan (eguzkia bada) edo Bedoñabe herri eskolako patioan (euria bada)

Animatu larunbat goizetan euskaraz jolastera!!!