Martxoaren bukaerarekin eman diogu Ludoteka ibiltariari ere amaiera aurtengoz.

Parte hartzaile ugari izan zen bertan ( 41 haur eta nerabe animatu ziren) eta pizzak egin eta jateaz gain, ekintza ugari egiteko aukera izan zuten.

Ikastetxe eta adin ezberdinetakoak elkarrekin jolastuz eta elkar lagunduaz 3 ordutan jardun zuten auzoa girotzen.

Orokorrean bai Musakola auzoan eta baita San Andresen,  aurten eguraldi eguzkitsuak izan dituzte eta harrera ona izan du ekimenak.

Datorren urtean ere gogotsu ekingo diogu eta harrera berdina izatea gustatuko litzaiguke.

Aisialdi hezitzaile euskalduna izaten eta gozatzeko aukerak eskaintzen jarraituko du Txatxilipurdi Elkarteak.

WhatsApp Image 2019-03-30 at 14.16.03 WhatsApp Image 2019-03-30 at 14.16.07 (1) WhatsApp Image 2019-03-30 at 14.16.07 WhatsApp Image 2019-03-30 at 14.16.27