• Txatxilipurdi 
  • Ludoteka ibiltaria Garagartzara iritsi da!
  • Ludoteka ibiltaria Garagartzara iritsi da!

    Aurten lehenengo aldiz Garagartza auzora iritsiko da Txatxilipurdiren Ludoteka Ibiltaria ekimena.

    Ekimen honen bitartez, Txatxilipurdik ludotekako zerbitzu eta dinamikak hurbildu nahi ditu Arrasateko auzo honetara. Euskarazko aisialdia hedatu asmoz oraingo honetan lehenengoz baserri auzoetara iritsi gara.

    Ludoteka ibiltaria martxan egongo da martxoaren 8 eta 15ean eta apirilaren 5 eta 12an. Ordutegia goizeko 11etatik 13:30etara da. Txatxilipurdi, jolasa baino gehiago!

    [albiste gehiago...]

    Albisteak

    • Txatxilipurdi Euskal Herriko herririk garaienean.

      Aezkoako bailaran barna, pasa den domekan Abaurreagainan eta Orbaitzetan izan ginen bertako umeekin jolasean. Mozorrotuz, jolastuz eta zurrupakiaz edanaz joan zitzaigun denbora. Txatxilipurdiren furgoneta gero eta haratago heltzen da. Aste bukaera honetan Euskal Herriko herririk altuenera igo da!

    • Eguzkilaru 2008

      Beste urte batez, Eguzkilaruk irribarre goxoak zizelkatu zituen Arrasateko adin guztietako haurrengan. Bere lozorrotik irten eta Eguzkilaruk barrez eta jolasez estali zituen Zaldibarko harlauzak.

    Lan poltsa