Euririk egin ez zuenez pasa den asteburuan, Arimazuri plazan elkartu ziren ekimenean parte hartzera animatu ziren haurrak eta hezitzaileak.

Jolas ezberdin ugari egiteko aukera izan zuten bertan. Sormena lantzeko aukera ere izan zuten klarionaz plaza apainduaz eta elkarri aurpegiak margotzen aritu zirelarik.

Giro atsegina egon zen eta datorren larunbat goizean euririk egiten ez badu bertan, Arimazuri plazan, elkartuko dira berriz ekintza gehiago egiteko asmoz.

Euria egingo balu, Bedoñabe herri eskolako patioa izango litzateke elkargunea.

Martxoak 16an beraz, Arimazurin edo Bedoñaben elkartu eta ekintzaz beteriko goiza pasatzeko aukera egongo da. 3-12 urte bitarteko edonork parte har dezake, ez dago bazkidetzarik, eta hauen arduradun edo gurasoak ere animatzen ditugu parte hartzera. Guztien parte hartzeak, ekintza ezberdinagoak eta aberatsagoak proposatzeko beta ematen baitu.

WhatsApp Image 2019-03-13 at 13.43.24 WhatsApp Image 2019-03-13 at 13.43.52 WhatsApp Image 2019-03-13 at 13.44.05