Aurtengo ludoteka ibiltaria aldaketa batzuekin dator.

Egitasmo hau, askok dakizuen bezala,  ludotekarik ez dagoen auzoetan burutzen dugu.

3-12 urte bitarteko haur eta nerabeek parte hartzeko aukera  izaten dute non ekintza ezberdinak proposatu eta gauzatzen diren. Goiz atseginak pasatuz, balore hezitzaileak ere sustatzen ditugu: parte-hartzea, autonomia, sormena, konfiantza, hezkidetza, naturarekiko errespetua… beti ere euskaraz.

Auzotarren artean harremanak egin eta elkar ezagutzeko gunea eskaintzen dugu, hiru hezitzaile bidelagun izango dituztelarik eta beharrezko baliabideak eskainiz.

Aurten egoera ezohiko honetan, taldekatzeak egin beharko ditugu beraz, IZEN EMATEA egongo da. Partaide bakoitzak 2 larunbat goiz aukeratu beharko ditu,  guztiek aukera izan dezaten egun batean ez bada, bestean gozatzeko. Larunbat bakoitzean 18 haur edo nerabek parte hartuko dute eta plaza hauek bukatzean, itxaron zerrenda bat egingo dugu, norbait joan ezinean geldituz gero, hurrenkeran tokatzen zaionari abisatu ahal izateko. Beraz, garrantzitsua izango da izena eman eta joateko aukera ez dutenek, aurrez abisatzea.

Egitasmoaren ordutegia 11:30etatik 13:30etara izango da.

Osasun neurriak bete beharko ditugu: 6 urtetik gorakoak musukoa ekarri beharko dute jarrita, sintomarik izanez gero ezingo dira gerturatu, segurtasun tarteak zainduko ditugu eta eskuak garbitzeko hidrogela bertan izango dugu. Nola ez, erabilitako materiala ere desinfektatuko da.

Aurtengoan, bi auzotan soilik egon beharrean, hirugarren auzo bat gehitu dugu, Erguin hain zuzen. Beraz, apiril-maiatza bitartean 4 larunbat goizetan hemen ere egongo gara. Ikusirik aisialdiaz euskaraz gozatzeko dagoen beharra eta plaza mugatuak jarri beharra dugula, ea haur eta nerabe guztiek gozatzeko aukera duten.

Aipatu bezala, izen emate fitxa bat bete beharko da parte hartzeko. Hona hemen lotura: https://labur.eus/ludoteka_ibiltaria_2021

Egunak, datak eta elkarguneak hauek izango dira:

MUSAKOLAN, elkargunea: Gaztetxoko ataria

  • Otsailak 6
  • Otsailak 13
  • Otsailak 20
  • Otsailak 27

SAN ANDRES, elkargunea Arimazubi plaza

  • Martxoak 6
  • Martxoak 13
  • Martxoak 20
  • Martxoak 27

ERGUIN, elkargunea Itxaropena plaza

  • Apirilak 17
  • Apirilak 24
  • Maiatzak 8
  • Maiatzak 15

Elkarrekin goiz atseginak pasatzeko aukera paregabea, animatu eta eman izena!