Gaurkoan ludoteka ibiltariko hezitzaileek larunbatean idatzitako kronika:
Ederra izan da gaur goizean Musakolan bizitakoa. Nagiak ateratzeko musika jarri eta ederki aritu gara euskal abesti ezberdinak dantzatu eta abestuz.
Behin taldetxo txikia osatua eta esnatua genuela asanbladan bildu eta napolitanatxoak egitea erabaki dugu.
Ardurak eta lan taldetxoak zehaztuta, martxan jarri gara.
Batzuk erosketak egitera joan dira eta beste batzuk dantzan jarraitu dugu. Oso giro atsegina eta familiartekoa bizi dugu. Ez gara elkarren artean haserretu.
Sukaldaritzari dagokionean lantxo ezberdinak( erosketak, txokolate zatiketa…) egin ditugu bakoitzak.
Labetik atera ditugunean guztiok borobilean jarri, guztia jaso eta gure ahoak gozatu ditugu txokolatez beteriko napolitanatxoekin.
Amaitzeko aurreko urtean tratu onen alde egindako kanpainaren bideoa ikusi dugu eta goiz eder honi amaiera eman diogu.

GORA TRATU ONAK ETA SUKALDARI TXIKIAK!!!

IMG-20180218-WA0003 IMG-20180218-WA0005